Eguzkitan blai! udalekuen egutegia ekainaren 26tik uztailaren 28a bitartekoa izango da. Udaleku irekietan lan egiteko izen-ematen duten pertsonek hiru baldintza bete beharko dituzte:
- 1. Hautaketa prozesua gainditzea. Horretarako maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan hasita Arantzubiko eraikinean talde elkarrizketan parte hartuko dute. Eta ondoren, talde elkarrizketa gainditzen duten pertsonen kurriculumen baremazioa egingo da, hezitzaile hautatuen zerrenda osatzeko.
- 2. Hautaketa prozesua gainditu eta udalekuetan lan egingo duten pertsonek ekainaren 16an eta 17an Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean prestaketa asteburuan parte hartu beharko dute. Nahitaezkoa izango da asteburuan parte hartzea: Ostiralean 17:00etatik 21:00etara prestaketa saioa, afaria eta gaua. Larunbatean 9:30etik 14:00etara bigarren saioa, bazkaria eta 15:30etatik 19:30etara ikastaroaren amaiera.
- 3. Udalekuetan lan egingo duten pertsonek datorren ekainaren 21ean arratsaldeko 18:00etan hasita deituko duten guraso bileran egon beharko dute, nahitaez.
Kurrikuluma bidaltzeko:
urnieta.udalekuak@urtxintxa.eus