Santakrutzak 2017

Willis Drummond eta Andoaingo taldeak aurtengo jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 28a, 02:00

Urteetako isilunea “Tabula Rasa” disko berriarekin hautsi dute, eta azaroan aurkeztu zutenetik emanaldiak han eta hemen eskaini dituzte. Apirilaren 30ean, igandearekin, Bekoplazako txosnagunean zuzenean arituko dira. 

Gaur egungo rock taldeen artean indartsuenetarikoa da Willis Drummond. Partaideak Jurgi Ekiza kantaria, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea, Xan Bidegain baxu-jotzailea eta Felix Buff bateria-jotzailea dira.

Andoaingo musika taldeen kontzertua

Maiatzaren lehenean andoaingo lau talde zuzenean arituko dira txosnagunean. Andoaingo musikarien kontzertua izango da maiatzaren lehenekoa, eta arratsaldeko 19:00etan hasita, taula gainetik Dukkha, The WC Grooves, Ixo! eta Natural Project taldeak igaroko dira. Deigarriena azken horiena da, urteak baitira emanaldietatik desagertu zirela. Antza, kantu berriekin dabiltza lanean eta disko berriren bat dute buruan. The WC Grooves edota Ixo! taldeak abenduan Andoaingo Gaztetxean aritu ziren “Ez gaude udan fest” jaialdian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!