Aiztondoko Pilota Topaketen final handia, apirilaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 26a, 02:00

Iritsi da XX. Aiztondoko Pilota Topaketen final handien eguna. Apirilaren 29an, datorren larunbatean, Adunako pilotalekuan jokatuko dira, 16:00etan hasita:

Topaketari  martxoak 11n eman zitzaion hasiera eta konturatzerako iritsi da XX. Aiztondo Pilota Topaketetako Finalen eguna.

144 pilotarik parte hartu dute aurtengo ekitaldian eta ondoen moldatu direnak iritsi dira finalera.

Ligaxka eta azken kanporaketetako partidak topaketa antolatzen duten herri guztietan jokatu dira. Adunan, Alkizan, Amasa-Villabonan, Asteasun, Larraulen eta Zizurkilen jokatu dira hurrenez hurren eta aurtengoan, Adunari egokitu zaio finalen sede izatea. Topaketa aurrera eramateko berriz, Aiztondo mankomunitatearen, Asteasuko eta Amasa-Villabonako udalen sostengu ekonomikoa beharrezkoa izan da.

Finalean sei partidaz gozatu ahalko da Adunako pilotalekuan arratsaldeko 16:00etan hasita.

Aurrebenjaminetan Amasa-Villabona ordezkatuz Otaegi eta Gonzalez bikotea ariko da eta Adunako elastikoarekin berriz Lanzeta eta Iraola.

Benjamin mailan, Amasa Villabonako Otaegi eta Barbero bikoak Asteasuko Sara Iruretagoiena eta Segurolaren aurka jokatuko dute.

Hirugarren partida, alebin mailako Cestau eta Zabala adunarrak jokatuko dute eta beren aurkariak Alkizako Auzmendi eta Pellejero izango dira.

Jarraian, adin maila bereko neskak palaz ariko dira. Adunako Navarro eta Tejeria batetik eta bestetik Asteasuko Aranburu eta Otegi.

Bosgarren partidan, infantil mailakoan Adunako Olasagasti eta Aburuzak Asteasuko Agirrezabal eta Huizi iznago dituzte aurkari eta jaialdiko azken partidan, infantil mailan ere vaina palaz, lau neska hauek jokatuko dute: Asteasu ordezkatuz Arrieta eta Herrero eta Amasa-Villabona ordezkatuz Perez eta Urdapilleta.

Parte hartzaile guztien artean pilotak ere zozketatuko dira eta sarrera doakoa izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!