Gorostidi Harria, igandean Adunako pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 26a, 02:00

Datorren igandean, apirilak 30, XI. Gorostidi Harria txapelketa jokatuko da Adunako pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Bederatzi harri-jasotzaile arituko dira guztira.

Aimar Irigoien, Guzta, Iban Ugartemendia, Jokin Eizmendi, Joseba Ostolaza, Aimar Galarraga, Urtzi Telleria, Izeta III eta Izeta IV harri-jasotzaileak hartuko dute parte txapelketan. Ondorengo lanak egin beharko dituzte: Harri-jasotzaile bakoitzak, bi jasoaldi eman behar dizkiete pisu eta forma ezberdineko bost harriri, nahi duten ordenean ahalik eta denborarik gutxienean (10 minutuko txanda batean).

Gainera, 185 kiloko zilindro zaharra esku bakarrez jasotzen duenak 500 euroko sari berezia izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!