Txapartegi ez espainaratzeko eskatu du NBEko kide batek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 25a, 02:00

Nazio Batuen Erakundeko Nils Melzer-ek, Nekane Txapartegi ez espainiaratzeko eskea luzatu dio Suitzari. Txapartegi torturatua izan zenaren zantzuak daudela azpimarratu du Melzer-ek bere eskaeran.

NAzio batuen Erakundeko torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako kontalari berezi da Nils Melzer. Haren arabera, torturen bidez lortutako konfesioan oinarritu zen Txapartegiri jarritako zigorra. 2016ko apirilean atxilotu zuten Txapartegi Suitzan, Espainiak egindako extradizio eskaera bati erantzunez, eta 2017ko martxoan, extradizio hori baimendu zuen Suitzak. Txapartegik ez zuela tortura hori era sinesgarrian frogatu argudiatuta eman zuen baimen hori.

Melzerrek, erabaki horren aurka egin eta ez espainaratzeko eskatu dio Suitzari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!