Bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozesua abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 25a, 02:00

Amasa-Villabonako Udalak bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozesua jarri du abian. Jarraian deialdian parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

Mugapenaren eta Antolaketa Judizialaren Legeak, Botere Judizialaren Lege Organikoak eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Araudiak xedatzen dutenarekin bat, Udal hau Villabonako Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko espedientea bideratzen ari da. Horretarako, interesatu guztiek dagokion eskaera aurkeztu ahal izango dute Udal honetako Idazkaritza Orokorrean datorren maiatzaren 15a baino lehen. Izendapena 4 urtetarako egingo da.

Bete beharreko baldintzak

Nazionalitate espainiarra, adinez nagusia eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 102, 302, 303 eta 289 artikuluek kargu judizialak betetzeko aurreikusten dituzten bateraezintasun edo ezintasun ziorik ez edukitzea. Baloratuko dira: kurrikuluma, titulazioak, bizilekua eta euskararen ezagutza. Eskaera-inprimakia Udaleko web gunean dago eskuragarri: www.villabona.eus  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!