Ezaguna da Iñistorraren konpromisoa euskararekin, eta larunbat honetarako literatura eta musika jarduera bana antolatuko ditu. Goizean liburuen postua ipiniko dute San Juan plazan, eta iluntzean emanaldi akustikoa antolatuko dute. Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude Bikain kafetegian eta Xauxar tabernan. Aurreko Aiurri astekarietan Lappa eta Lear taldeen elkarrizketak argitaratu ziren, eta oraingoan Donostiako Bi Zaldi taldearena.