Berrobitik ekarriko duten 700 kiloko harria mugitzeko, nor baino nor arituko dira Andoain, Gros eta Intxaurrondo taldeak jaietako lehen egunean. Kaleberrian trafikoa moztuko dute, Leitzaran jatetxearen pare horretan. 20 metroko luzeran, 10 minutuko saioak egingo ditu talde bakoitzak. Giza proban, talde bakoitzean lau gizonezkok eta lau emakumezkok parte hartuko dute.
Iaz bezala, aurtengoan ere desafioa izango da Santakrutzen hasieran. Iaz, aizkora apustua izan zen. Aurtengoan aurreratu egin dute, zehazki larunbat honetara. Etxebe eta Arizmendi lehian arituko dira, Zumea plazan.