Peña Santakrutz elkarteko danborrada apirilaren 29an irtengo da, larunbatarekin, gaueko 22:30ean hasita. Danborrada prestatzeko bi entsegu deitu ditu elkarteak. Biak ere apirilaren 24an eta 26an, iluntzeko 20:00etan hasita Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
Bi egun horietan eta toki berean, gaueko 21:00etatik 22:00etara Amnistiaren aldeko danborradak entseguak egingo ditu. Antolatzaileek partaideei gogorarazi diete entseguetara joatea beharrezkoa dela. Horrez gain, aurten ere presoen aldeko txosna ipiniko dute eta bertan lan egiteko deialdia luzatu dute.