Antzerki Asteak ekin dio bideari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 24a, 02:00

Gaur hasi da Zizurkilgo Antzerki Astea. Lehen egunetan haurrei zuzendutako lanak izango dira protagonista, eta asteburuan, helduei iritsiko zaie antzerkiaz gozatzeko aukera. Ostiralean, 'Errefusa' antzezlana eskainiko dute, 20:00etan Atxulondon. Larunbatean, 'Sarean kateatuta', 22:30etan, Iriarten. Jarraian, sinopsiak:

2017-04-28: ERREFUSA, Xepeta produkzioak taldearen antzezlana.

20:00 Atxulondo kultur etxea.

"Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela".

Honela aurkezten du Joserra Fachadok lana: "Errefusa hondakinen kudeaketari buruzko antzezlan bat da. Oholtza gainean aktore bakarra (ni neu), saxofonista batekin lagunduta; baina pertsonaia asko; elkarrizketak, bakarrizketak, poesiak eta musika era berritzaile batean kontatuak".

Dramaturgia, aktore lana eta zuzendaritza: Joserra Fachado

Saxofonista: Txino

Eszenografia: Marisa Egaña

Kartela: Sebas Legarda

Argi diseinua eta teknikaria: Eragin

Promozio-bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=U9suGu3NWi4

 

2017-04-29: SAREAN KATEATUTA (Nomofobikak taldea)

22:30 Iriarte kultur etxea.

 

Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek terapia bati egingo diote aurre, ikusleekin batera.

Hasteko, elkarrekin test bat egingo dute, menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: Ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde protagonista dituen Sarean Kateatuak lana 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen sariaren irabazle izan da.

Promozio-bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=bfUpPG2Dp9Q

https://www.facebook.com/Sarean-Kateatuak-1007524159319460/

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!