Barraren bestaldetik jaiari ekarpen handia egin izan diote Txindoki tabernako kideek. Iraganean elosegitarrak izan ziren. Gurasoek zabaldutako bideari jarraituz, Maxus, Andoni, Patxi eta Mikel anai-arrebek jaiaren alde lan egin zuten. Duela urte batzuk negozioa Urruren esku utzi zuten, eta berak ere jaiarekiko konpromisoari eutsi dio. Jai batzordeak atzoko eta gaurko tabernariak omendu nahi izan ditu eta apirilaren 28an, atzoko eta gaurko tabernaren jabeak pregoia irakurtzera gonbidatu ditu.
AZKEN URTEETAKO Pregoilariak
SANTA KRUTZ JAIETAN
2017 Txindoki taberna.
2016 Katramila.
2015 Auzoko merkatariak.
2014 1964ko danborradako emakumeak.
2013 Urki dantza taldea.
2012 Olinpiapopularrak.