'Andoain Esan' ekimenaren aurkezpen ekitaldi jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 22a, 02:00

400 lagun inguru bildu dira gaur Goikoplazan, 'Andoain Esan' ekimenaren aurkezpen ekitaldian. Gaur bertan udazkenean herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketari ekin diote. Ane Amutxastegi eta Jokin Armendariz izan dira gaurko ekitaldiko bozeramaileak.

[Argazkiak] [Bideoa]

Aurkezpen moduko manifestua irakurri dute euskaraz eta gaztelaniaz, eta ondoren giza-kate baten bitartez Goikoplaza osoa hartu dute. Azkenerako, Ane Amutxastegik giza-katearen eskutik boto 'sinbolikoa' jaso du hautesontzia sartu duena. Txalo artean amaitu da ekitaldia. Agurtu aurretik, taldeko argazkia atera dute udaletxearen pareko eskilaratan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!