Aiztondoko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Maiatzaren 5a arte zabalik egongo da Aiztondoko udaleku irekietan izena emateko aukera. Jolasez edo eskulanez gain, irteerak ere egingo dituzte ekimenean izena ematen dutenek:

Jarduerak: Jolasak, eskulanak...

Irteerak: Aritzalekura gaua pasatzera, igerilekura, parkeetara...

Adina

Ludoteka: 2012-2014 urte bitartean jaiotakoak, biak barne.

Udalekuak: 2005-2011 urte bitartean jaiotakoek, biak barne. Udalekuetako partaideak beste herrietakoekin batera ibiliko dira.

Egunak: Ekainak 26- uztailak 21

Ordutegia:

      -09:30-13:00: 75€. Bigarren edo hurrengo seme-alabagatik: 63€.

      -09:00-13:30: 105€. Bigarren edo hurrengo seme-alabagatik: 92€. Bigarren ordutegirako, herri bakoitzean gutxieneko kopurua osatu behar da.

Informazio zabalagoa: Aiztondoko bulegoetan / 943 693 930 (goizez). Ezinbestekoa da izena emateko orrian kontu-korrontearen zenbakia jartzea. Izena emateko orriak liburutegian eta udaletxean hartu ahal izango dira.

Izena emateko epea: Maiatzak 5, otirala.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!