Udaleku irekietarako begiraleen hautaketa prozesua zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 20a, 02:00

Amasa-Villabonako Udalak 2017ko udaleku irekietarako begiraleen hautaketa prozesua ireki berri du. Deialdian parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

• 18 urteak beteak izatea edo 2017. urtean betetzea.
• Euskara ondo menderatzea.
• Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.


AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK:

*Curriculum vitaea.
*Denbora libreko begirale edo zuzendari titulua.

Izena-emateko epea: Maiatzaren 20a.

Izen-ematea egiteko tokia: Villabonako Gaztelekua, Berria kalea 79.

Ordutegia: 11:00-13:00 / 16:30-18:00 edo
gazteria@villabona.eus helbidera igorriz / Telf. 943 69 47 87.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!