“Andoain Esan” taldearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 20a, 02:00

Larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan hasita, erabakitze eskubidearen aldeko “Andoain Esan” taldeak aurkezpen ofiziala egingo du Goikoplazan. 

Asteak dira taldea osatu zela eta asteburu honetan jendaurrean agertuko da: “Gure helburua udazkenean herritarrek euren iritzia hautesontzi batean sar dezaten lanean hastea da; eta, pixkanaka-pixkanaka, erabakitzeko eskubidearen aldeko pausoak ematen hasteko ariketa martxan jartzea”.
Taldean parte hartzera dei egin dute: “Tolosaldean hasi eta maiatza bitartean Urola-Kostan, Oarsoaldean, Buruntzaldeko herri askotan egingo diren galdeketen lekukoa hartu nahi dugu; gure herrian ere galdeketa martxan jarri nahi dugu”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!