Koadrilen eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 19a, 02:00

Koadrilen eguneko bazkariaren txartelak erosteko azken eguna igandea izango da, apirilaren 23a. Dagoeneko eskuragarri daude 6 euroko prezioan, honako saltokietan: Xaxi, Irunberri, Txindoki eta Txitibar. Antolatzaileek bazkarira joateko asmoa duten herrikideei txartelak erosteko garaiz ibiltzeko deia luzatu diete.
 

 

Apirilaren 24tik aurrera, txartela erosteko antolatzaileengana jo beharko da zuzenean, eta ordaindu beharrekoa bikoitza izango da. Alegia, 12 euro.
Koadrilen eguna aurtengoan asteartearekin izango da, maiatzaren leheneko ospakizunaren biharamunean eta Santa Krutz egunaren bezperan egokitu da aurten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!