Sutea Andoain eta Urnieta artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 16a, 02:00

Leizotz aldean, AHTko lanen eta gasolindegiaren ondoan dauden zuhaitz, adar eta sasi artean sutea piztu da arratsaldeko 18:30ak aldera. Sutea handi samarra da, eta urrutitik ikus daiteke. Suhiltzaileak dagoeneko bertan dira. Leizotzetik Urnietara joateko biribilgunea itxi badute ere, gasolindegia zabalik dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!