Oztopoak oztopo, Adarraraino

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 10a, 02:00

Kemen elkarteak bidalitako prentsa oharraren arabera, igandean garun perlesia duen haurra Adarrara igo zen Otietatko aparkalekutik.

Oharra:

"Badira uneak ezinezkoa egiten zaigula zenbait bizipenei hitzak jartzea. Mila sinonimo idatz genezake harrigarria izan den hori azaltzeko. Baina ondo dakigu hau bera ez dela nahikoa. Egunero haur bakoitza aurrera eramateko gurasoen emozioa ikustea ikaragarria da; edozer gauza dela ere beti alboan dauden lagunak ikustea zoragarria da; mundu honetako parte somatzen den ume baten irribarrea ikustea ezin esplika daitekeen gauza da. Horrexegatik une eder honengatik eskerrak eman nahi dizkizuegu eta familiari bereziki, Armando, Manoli eta Ainhoari, amets honen parte izaten uzteagatik.

Gaur gailur berri bat egin baitugu familiaren sekulako indar ikaragarri horri esker. Gaur Nerea Fernandez Esperillak, irisgarritasun eza 700 metroko desnibela garaituta, eguerdiko 12:00etan Adarrako gailurra zapaldu du. Gora mendizaleak!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!