- Eskailera bat eraiki Etxeberri plazan, Ikasmin akademiaren alboan, izan ere, jende mordoa jaisten edo igotzen da hango jardinetik. 20.000 euro.
- Txoritagain auzoko 1-2 ingurua txukundu espaloiak eta hiri-altzariak hobetuz, eta jardinak apainduz, besteak beste. 20.000 euro.
- Zaldundegiko espaloia zabaldu. Horrela jendea errazago pasako da eta irisgarritasuna nabarmen hobetuko da. 16.000 euro.
- Etxebizitzei gutxiago molestatzen dieten farolak jarri. Azkorten dauden hirurak, esaterako. 16.000 euro.
- Herriko zebra-bideetan jendea ez irristatzeko neurriak hartu. 10.000 euro.
- Petanka pista bat eraiki Plazido Muxika plazan. 6.000 euro.
- Zebra-bideak jarri Riojano tabernaren eta Villa Josefina zenaren arteko garajeen sarbidearen artean. 6.000 euro.
- Zebra-bideak jarri San Juan kaleko bihurgunean jende askok gurutzatzen duelako errepidea handik. 6.000 euro.
- Arrapala txiki bat egin geltoki kalean, Presentación de Maria ikastetxearen kanpoan dagoen zebra-bidearen parean, gurpildun aulkiekin igaro ahal izateko. 3.000 euro.
- Azkorteko parkeko baranda horizontala aldatu, umeak gora igotzen direlako eskailera bailitzan, eta arriskutsua delako. 3.000 euro.
- Taxi geltokiaren kokalekua aldatu Idiazabal 13-15 tartera. 2.000 euro.
- Eteneta Elkartearen atzekaldeko eremuko aparkaleku bat kendu eta gainerakoak zabaldu, oso estuak dira eta. 1.000 euro.