Arnaldo Otegiren hitzaldiak harrera beroa izan zuen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 8a, 02:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk antolatu eta Arantxi Padilla kazetari billabonatarrak bideratuta, Arnaldo Otegiren hitzaldia izan zen atzo iluntzean Villabonako Gurea antzokian:

Billabonatar nahiz kanpoko herritarren jakin-mina piztu zuen atzoko Arnaldo Otegiren hitzaldiak. Jende asko elkartu zen EH Bilduko buruzagiaren adierazpenak entzutera. Kataluniako egoera aztertu zuen lehenik eta, bere ustez, Euskal Herriak independentziaruntz eman beharreko pausoez aritu zen gero. Harrera beroa jaso zuen gerturatutakoen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!