Kultur ekintza ugari asteburu guztian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 7a, 02:00

Asteburu honetan ekintza ugari antolatu du Amasa-Villabonako kultura sailak. Apirilaren 7an A kontratiempo taldearen emanaldia, 8an Eresargi abesbatzarena, 9an El pueblo de los mellados antzezlana:

  • Apirilak 7, ostirala: A kontratiempo musika talde amasa-billabonatarraren kontzertua izango da Aljibean, 20:00etan. Sarrera, doan.
  • Apirilak 8, larunbata: Eresargi abesbatzaren emanaldia izango da 19:30ean Jesusen Bihotza Parrokian.
  • Apirilak 9, igandea: El pueblo de los mellados izeneko umorezko antzezlana izango da 19:30ean Gurea antzokian. Félix Albo aktorea ikustera doanari ez zaio damutuko, benetan. Sarrera: 6 €
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!