Flemingo ikasleek Tolosara txangoa egin dute bizikletaz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 7a, 02:00

Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan ziren atzo. Txangoan zehar, suhiltzaileen parkea ezagutzeko aukera ere izan zuten: 

Argazkiak

"Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, formakuntza jaso zuten: bizikletaz nola ibili, gurpila nola puztu, kamara nola aldatu, trafiko arauak ezagutu, arriskuak aurreikusi …

Irteera honetan, Tolosako suhiltzaileen parkea ezagutzeaz gain, beraien lana, erreskatea, makinak, tresnak, jantziak… ezagutzeko aukera izan dute.

Bestalde, Ag21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.

Bisita ondoren, Zumardi Handian bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli dira egun polit bat igaro ondoren.

Benetan txango interesgarria!!!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!