Oroituz elkartearen ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 7a, 02:00

Frankismoak Andoainen zapaldutako herritarrak hartuko dira gogoan Alfaro plazan, larunbat honetan. Eguerdiko 12:00tan hasiko da Oroituz elkartearen ekitaldia. 1936an eraildakoei lore eskaintza egiteaz gain, txalapartariek, bertsolariek eta dantzariek hartuko dute parte. Eta bukatzeko, Musika Banda Errepublikanoak emanaldi berezia eskainiko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!