Txapartegiren aldeko mozioa onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 6a, 02:00

“Suitzar Gobernuak Nekane Txapartegi gure herrikidearen Estradizio eskaera onartu berria du, gertakari honen inguruan mozioa aurkezten diogu Asteasuko Udal Batzari, onartua izan dadin”

Onartutako mozioa:

Azalpena

  • 1.- Nekaneren auzia 1999. urtean hasi zen, 18 URTE DAGOENEKO, 1999ko Martxoaren 9an Guardia Zibilak atxilotu ondoren bortizki torturatua izan zen. Ondoren 9 hilabete kartzelan pasa eta 2005. urtean 18/98 auzian epaitua izan zen. Bertan 6 urte eta 9 hilabeteeko kondena jaso zuen. Berriki Espainiako Tribunal Supremoak zigor hau 3 urte eta 6 hilabeteetara jetsi du. Tartean 10 urte erbestean pasa behar izan ditu.
  • 2.- 2016ko Apirilaren 6an Zurich-en atxilotu zuen Suitzako polizia federalak espainiar poliziaren laguntzaz. Suitzan urteak zaramatzan bizitza arrunta egiten bere alabarekin, atxiloketa hau Espainiar estatuak eskatutako estradizio eskaera baten ondorioz etorri zen.
  • 3.- Pasa den Martxoaren 23an Suitzar Justizia Federalak Espainiaren Extradizio eskaera onartzea erabaki du, Nekane Torturatua izan dela ez omen delako frogatu, alperrik izan dira abokatuen lanak eta aurkeztutako dokumentu guztiak. Nekanek urte bete oso bat pasa du lehen erabakiaren zain. Alabarengandik banatua, espetxeko baldintza txar eta oso gogorretan, horrek guztiak egunerokoan sortzen duen sufrimendu eta ezinegonarekin. Ez dituzte kontuan eduki aurkeztutako proba guztiak, besteren artean hurrengoak aipagarrienak:
    • Pako Etxeberriaren taldearen txostena
    • Suitzako sikologeoen txostenes sinesgarritasuna
    • Istambuleko Protokoloa
    • Amnistia Internacionalen salaketa
    • Organización Mundial Contra la Torturaren aitortza
  • 4.- Extradizio kasuari dagokionez orain bere abokatuek hilabete izango dute helegitea aurkezteko eta berriro bigarren erabakiaren zai geldituko da Nekane, berriro erabaki hori noiz irtsiko den jakin gabe eta kartzelako egoera gogorra jasaten. Asilo Politikoaren erantzuna falta da oraindik, baina abokatuen ustetan ildo beretik etor daiteke erabakia epe motzean. Uste dugu abokatuek posible den guztia egin dutela eta lehen aipatu bezela aurkeztutako probak eta dokumentuak ezin argigarriakoak dira, proba hauek ez badute balio nola frogatu daiteke tortura kasu bat??? Ematen duenez bai Espainian eta Suitzan Poliziaren hitzak bakarrik balio du. INJUSTIZIAK ALDE GUZTIETAN…
  • 5.- Nekaneren gaur egungo egoerak gatazka politikoaren konponbideari beste eraso zuzen bat egiten dio. Espainiako Gobernuak beste behin oso argi utzi du zein den bere alternatiba bakarra herri honentzako; askatasuna eta demokrazia oinarri dituen egitasmoa gelditu nahi ditu eta horretarako, espetxea eta errepresioa da bere alternatiba.

Eskaera

  1. Gure babes eta estimu osoa adierazi nahi diogu Nekaneri, ama bezala bere alabarekin ez egoteak suposatzen duen guztiagatik. Modu berean babes osoa bere senide eta gertuko lagun denei. Eta nola ez bere alabari.
  2. Udal honek bere konpromisoa hartzen du kasu hau gertutik jarraitzeko eta Suitzar agintariei Nekaneren inguruko informazioa eskatzeko.
  3. Modu berean, Espainiako Gobernuari erasoak eten eta euskal herritarrei etorkizun demokratiko eta baketsu bat eskaintzeko deia egiten diegu. Modu berean, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Sailari, Nekane Txapartegik salatu zituen tortura kasu larriak aztertu eta kasuaren jarraipena egin dezala eskatzen diogu.
  4. Azken egun hauetan Euskal Gatazkaren inguruan berri asko eta mobilizazio asko iragartzen ari dira eta gure aportaziorik onena hauetan partehartzea da, bai Baionan apirilaren 8an egingo den bileran, eta bereziki “Nekane Libre plataformak” datorren apirilaren 6 an, Asteasun antolatu duen manifestazioan.
  5. Asteasuko Udalak, adierazpen hau, komunikabide guztiei helaraziko die.

Asteasun, 2017ko apirilaren 6ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!