Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 6a, 02:00

2017ko Ibilgailuen Gaineko Zergaren erreziboak ordaintzeko azken eguna datorren asteazkena, apirilaren 12a, izango dela jakinarazi du Villabonako Udalak:

Banketxeetan helbideratuta dauden erreziboentzako karguaren data ere apirilaren 12a izango dela iragarri dute jakinarazpenean.

Bestalde, pasabideen eta panteoien tasak ordaintzeko azken eguna apirilaren 24a izango dela gogorazi dute. Era berean, helbideratuta dauden erreziboentzako karguaren data apirilaren 24a izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!