Elkarretaratzeak Nekane Txapartegi askatzeko eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur, apirilak 6, Nekane Txapartegi Suitzan atxilotu zuteneko lehen urteurrena betetzen den egunean, 60 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Bilbon Suitzako Kontsulatuaren aurrean:

Elkarretaratzearen ondoren, kontsulari idatzia eman diote Nekaneren egoera agertuz eta salatuz.

Gaur iluntzean, Nekane Libre plataformak deituta, manifestazioa egingo da 19:30etan Asteasun. Aurrez, 19:00etan pleno berezia egingo da Asteasuko udaletxean, babes mozioa tratatzeko.

Suitzan nahiz Alemanian ere hainbat ekimen antolatu dute asteasuarraren askatasuna eskatzeko:

-Zürich: Free Nekane Demo, 19 Uhr, Piazza Cella (Facebook) (Flyer)

-Luzern: Free Nekane Kundgebung: 18h, Jesuitenplatz (Facebook)

-Bern: Free Nekane Demo: 19h, Bahnhofplatz (Facebook)

-Basel: Free Nekane Demo: 19h, Claraplatz (Facebook)

-Genf: Manif Free Nekane: 18h, Place Neuve (Facebook)

Alemanian:

Berlin: in Planung…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!