Errenta aitorpena euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 6a, 02:00

2016. urteari dagokion errentaren aitorpena egiteko epea apirilaren 6an hasi eta ekainaren 26an amaituko da. Villabonako Euskara Zerbitzutik errenta aitorpena egiterakoan euskara lehenesteko deia luzatu dute. Aurten, iaz errenta aitorpena euskaraz egin zutenen kopurua (674 herritarrek guztira) gainditu nahi da:

"Zergadunok hainbat bide ditugu errenta aitorpena egiteko, eta lehen urratsetik gainera, zein hizkuntzatan egin nahi dugun aukera dezakegu, hau da, euskaraz ala gaztelaniaz.

Urtez urte herritar gehiago gara dagokigun errenta aitorpena egiteko, euskara hautatzen dugunok. 2015ean Amasa-Villabonan, 674 errenta aitorpena euskaraz egin ziren. Aurten kopuru hori gainditu nahiko genuke. Modu errazean egin liteke hori. Zure errenta aitorpena berresterakoan, euskara hizkuntza hautatzea besterik ez duzu.

Modu oso errazean, beraz, norberak bere hizkuntzan egin ahal izango du errenta aitorpena. Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso garrantzitsua da hau. Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, beste behin ere, guztion babesa eta parte-hartzea behar-beharrezkoa da".

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!