Landa eremuko bizimoduaz solasean, Santiago egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 5a, 02:00

Ostegun arratsaldean ekitaldi berezia egingo dute Villabonako Santiago egoitzan. Haurtzaroa landa eremuan bizi izan zutenek euren esperientziaren berri emango dute. Ekitaldi irekia izango da bihar 17:00etan hasiko dena.

Hizlarien artean egongo da, gainera, Boliviako landa eremuko zenbait emakumeren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duen pertsona bat. Tolosako Inmakulada lanbide ikastola, Hitzez elkartea, eta Zabalketa erakundea, Santiago egoitzarekin batera lantzen ari diren ekimen baten baitan antolatu dute osteguneko solasaldian.

Belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko ekitaldi ezberdinak egin dituzte azken hilabeteotan. Inmakulada lanbide ikastolako ikasleak eta Santiago egoitzako egoiliarren arteko solasaldiak antolatu izan dituzte, besteak beste. Osteguneko mahai ingurua ere ekimen beraren barruan koka daiteke eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!