Arnaldo Otegiren hitzaldia, ostiralean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 5a, 02:00

Arnaldo Otegik, EH Bilduko bozeramaile eta Sortu alderdiko idazkari nagusiak, hitzaldia eskainiko du  Kataluinako prozesu independentista eta Euskal Herriak gaur egun bizi duen egoeraren inguruan. Amasa-Villabonako EH Bildu koalizioak antolatu du hitzaldia, apirilaren 7an, Villabonako Gurea aretoan, 19:00etan hasita.

Hitzaldiaren izenburua, "Catalunya independentziaruntz, Euskal Herrian zer?" izango da. Arantxi Padilla kazetari billabonatarra izango da hitzaldiaren aurkezle lanak egingo dituena, Arnaldo Otegiri gai ezberdinak mahai gainean jarri eta hainbat galdera luzatuko dizkiolarik. 

Hitzaldi hau Euskal Herriak une bereziak bizi dituen garaietan izango da, zehazki apirilaren 8an Baionan ETAren behin betiko armagabetzea egikarituko den egun historikoaren bezperan.

Hitzaldia erabat irekia eta doakoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!