Sin Mala Intencion taldearen aurkezpen arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 7a, 02:00

Gorka Lizaso musikari billabonatarra buru duen Sin Mala Intencion pop-rock talde gipuzkoarrak Esas cosas bere lehen diskoa aurkeztu zuen martxoaren 31n Donostiako El Anden antzokian. Apirilaren 22an Villabonan arituko dira Beertoki Azokaren baitan:

Ekitaldia “Vuela conmigo” lehen single-aren bideokliparen proiekzioarekin hasi zen (Adriano Giotti zuzendari italiarrak Madrilen grabaturikoa), eta segituan taldeko musikariak irten ziren eszenatokira: Gorka L.P. (ahotsa eta gitarra), Javi Echarri (gitarrak), Iker Gutierrez (gitarrak), Igor Barrero (teklatuak), Maria Soriazu (baxua eta ahotsak) eta Bjorn Mendizabal (bateria).

Publiko jendetsu eta animatuaren aurrean, bere lehen diskoko 10 abestiak jo zituzten, denak Gorka bere abeslariak sinaturikoak. Errepertorioan, Antonio Flores edo Joaquin Sabinaren bertsio batzuk ere sartu zituzten, euskal musika-eszena berrian izen garrantzitsu bat izan nahi duen talde hasiberri honen eragin musikal argiak.

Datorren kontzertuetako bat etxean izango da. Izan ere, Villabonan joko dute apirilaren 22an, Beertoki Garagardo Azoka dela eta.

Laster data gehiagoren berri www.sinmalaintencion.com webgunean eta sare sozialetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!