Zizurkil ere euskararen alde, ttipi-ttapa korrika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 4a, 02:00

Sacemgo zubian jaso du lekukoa Zizurkil herriak. Ubare auzotik barrena, herri osoa zeharkatu dute, Adunako bidean barrena, adunarren txanda iritsi den arte. Haur, gazte, heldu, korrikalari ugari batu da tropelera pozarren, euskararen alde:

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

-Loatzo musika eskola: Sacemgo zubia.

-Etxesako langileak: Ugare auzoa.

-Urkamendi elkartea: Basket jokalekuan.

-Jai batzordeak, Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Bukalai dantza taldea, Aizan talde feminista: Ugareko tren geltoki azpiko biribilgunea.

-Zizurkilgo Udala eta AEKko euskara ikasleak: Aurrerako zubian.

-Danena kirol elkartea: Plazako biribilgunean.

-Zubimusu ikastola: Ilunjako bidegurutzean.

-Pedro Mari Otaño eskola: Marie Brizard parean.

-Urkamendi guraso elkartea: Gasor parean.

-Ziotza pilota eskola: San Migel parean.

-Txepetxa gazte asanblada eta Zizurkilgo Sortu: Adunako bidegurutzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!