Aduna ere Korrikarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 4a, 02:00

Aldapan gora, Santa Krutz ermita ingurutik irisi da Korrika Adunara. Zizurkilgo Txepetxa gazte asanbladakoek ekarri dute lekukoa eta Jone Olasagastik hartu du, Adunako Udalaren izenean. Herria giro ederrean zeharkatu ondoren, aldapan behera egin du Korrikak, Andoain aldera.

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

-Adunako Udala: Ermita baino goragoko zebra-bidean.

-Adunako eskola eta Basopeta guraso elkartea: Hilerria igaro ondoren.

-Txulobi elkartea: Bidegurutzetik autobus geltokira.

-Adunko Korrika batzordea: Autobus geltokia.

-Ezker abertzalea: Asviñenea ingurua.

-Larraulgo eskola: Aurreragoko zebra-bidea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!