Jendetza korrika, Amasa-Villabonan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 4a, 02:00

Goizeko 09:20 pasatxo zirela iritsi da 20. Korrika Amasa-Villabonara. Jendetza gehitu zaio pelotoiari. Otsabi auzotik etorrita, Kale Nagusia, Kaleberria, Txermin eta Kaleberria zeharkatuta, Sacengo zubitik Zizurkkilera igaro da.

[Argazkiak] [Bideoa]

Lekuko eramaileak:

-Uxo Toki elkartea: Larre baserriaren azpialdeko gasolindegi atzean.

-Amasako gazteak: Garmendi Txikiko bidegurutzearen ondoren.

-Asteasuko Udala eta Asteasuko Pello Errota ikastetxea: Igerategi ondoan.

-Behar Zana elkartea: Amasako bidegurutzean.

-Zubimusu ikastola: elizaren ondoan.

-Oria merkatarien elkartea: Errebote plazan.

-Irrintzi elkartea: Irrintzi parean.

-Amasa-Villabonako Udala: Irualdetan.

-Iratzar elkartea: Kaleberria 1 parean, Txermingo bidegurutzean.

-Onddo Gazte Asanblada: Arnasa tabernaren parean.

-Fleming ikastetxea: Eroski parean.

-Erniobea institutua: Rural Kutxa.

-EH Bildu: Gaztelekuan.

-Santiago egoitza: Kiroldegi pareko zubiaren erdian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!