Jon Erasun, Promozio txapelketako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 3a, 02:00

Modu ezinhobean hasi du pilotari profesional ibilbidea Jon Erasun zizurkildarrak. Larunbatean jokatu zuen binakako Promozio txapelketako finala, Asier Arteagarekin bikote osatuta. Txapela eskuratu zuten 22-12ko emaitza garbiaz, Peña eta Salaverri pilotarien aurka. Tolosako Beotibar pilotalekuko harmailetan izan ziren zizurkildarraren lagun eta senitartekoak eta partida amaituta, ederki ospatzeko aukera izan zuten. Goizaldera arte luzatu zen festa Zizurkilen. Txepetxa gazte asanbladak antolatuta, Fan&go taldearen doinuek alaitu zuten festa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!