Goiz eta arratsalde dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 3a, 02:00

Atzo, apirilak 2, Oinkari dantza taldeak antolatutako I. Dantzari Eguna izan zen Villabonan. Goizeko kalejira bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik eta Malkar plazan beharrean, Olaederra kiroldegian eskaini zen eguerdiko emanaldia. 175 pertsona bildu zen Beharzana pilotalekuan bazkaltzera eta Errebal taldearen erromeria gidatua izan zen gero.

Argazkiak: Emanaldia / Erromeria

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!