Urkiren udaberriko dantza saio berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 2a, 02:00

Indartsu dabiltza Urki dantza taldeko dantzari heldu eta gazteak, eta euskal folkloreari astindu ederra eman diote gaur eguardian ia beterik azaldu den Basteroko auditorioan. Txalo zaparrada eskaini die publikoak horrexegatik.

[Argazkiak]

Dantza egiteaz gain, abestea eta antzeztea egokitu zaie emanaldian zehar, eta denetarako abilezia badutela erakutsi dute Urkiko dantzariek.

Euskal folkorearen err dira aurtengo ikasturterako  Agurra eta desafioa, Belauntxingoa, makil txikia, Inauteriak, sardinerak, Irradaka, Bizar dantza, Fandangoa eta arin-arin, Lesaka, Leitzako ingurutxoa, dantzaluzea eta Muxikoak eta Polka.

Urkik, ate joka diren Santa Krutzetako jaietan eskainiko du hurrengo dantza emanaldia.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!