Andoaingo bertso saioaren hainbat ale

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 2a, 02:00

Aurreko igandean Sahararen alde urteroko saioa egin zuten Basteron. Ion Belokiren esanetera kantuan aritu ziren Alaia Martin, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Unai Muñoa eta Oihana Iguaran.

Bertso sorta:

 

Bertso saioa, Bastero Sahara-Hurria

Zein izan da zuen bizitzan jaso duzuen aholkurik baliagarriena eta zeinek eman dizue?

Sustrai Colina:

Ni aita izan berri naiz,

poza ez al zait ageri?

Aita berri bat izana,

laguna nuna gaitzerdi,

etorri eta braust! bota zidan

serio aurpegiz aurpegi:

etzaiozula kasurik egin

inoren aholkueri.

 

Julio Soto:

Saio txar baten ostean

Kopeta neukala ilun,

Egañak hala esan zidan

taktuz goxo eta leun:

txarrak botatzen ikasi behar duk

izan nahi baduk txapeldun.

Baina zalantza dut batzuetan,

ongiegi ikasi nun.

 

Oihana Iguaran:

Sinistu zu zeran hori,

zure burua ez saldu.

Ezetz esaten ikasi

ez mila ate zabaldu.

Kontra egiten orain artean

nahiz hainbeste indar galdu,

mundua guztiak esaten dit ta

balio izango al du?

 

Unai Muñoa:

Bizi erdia pasa dut

ondokoa zerbitzatzen.

Nahiz ta gogorik ez izan

irripar bat ateratzen.

Lagun on baten gomendioa

“zeu izan zaitez” izan zen.

Baina oraindik ez dit azaldu

hori nola egiten den.

 

Alaia Martin:

Len udaberri bat zena

bilakatzean orbela.

edo eteten denean

harreman baten kordela.

Amak betitik esan izan dit

ta sinesten dut honela:

edozer gauza pasa ta ere

beti onerako dela.

 

Aitor Mendiluze:

Nahiz eta gazteak dena

egin nahi izaten duen.

Nola ekintza bakoitzak

ondorioak dituen,

aurrez pentsatu gauza bakoitzak

nora eramango zaituen.

Gure aita zenak esaten zuen

eta arrazoia zuen.

 

 

*Unai Muñoa eta Alaia Martin. Zuek aireportuan zaudeten harrera gurasoak zarete. Bi hilabetez etxean eduki dezuen Saharako haurra agurtu berria duzue. Zu Unai triste zaude, eta zu Alaia berriz, pozik".

Alaia:

Nola pasa den gure denbora,

ez dijoa hain azkar maiz.

Aldatu baitu lurrez, hondarrez,

janariz, pozez eta usaiz.

Zu triste zaude ta ni ordea

aurpegiz itxura alaiz.

Bera irrifarrez joan da, beraz,

irrifarrez geratzen naiz.

 

Unai:

Bi hilabetez eduki degu

horren pozik, horren alai.

Eguneroko monotonia

gu biori hausteko gai.

Gure umea badoa eta

benetan ez du hala nahi.

Orain joan da ta ia nago

berriz nago noiz itzuliko zai.

 

Alaia:

Zain egoteak ez du ekartzen

angustia ez beste ezer.

Izana zara guraso eta

bere irriaren maizter.

Hartu ezazu alde goxoa,

ez pentsatu soilik oker.

Bizi hobe bat hobe posible dela

sinetsi du guri esker.

 

Unai:

Ilusio bat sortu diogu

ta zer ote du ikasi?

Agian argi in diogu

agian burua nasi.

Baina nahi nuke gure etxean

maitatu, hazi ta hezi.

Hain bizimodu gogorra du zai

eta hori ez du merezi.

 

Alaia:

Ez du merezi bere geroa,

aukeretan biluztea.

Baina behar du, komeni zaio

gurasoak ikustea.

Gure lana da bide zabal bat

libreko erakustea,

beso zabalik hartzea eta

gero joaten uztea.

 

Unai:

Badakit ondo nere maitea,

nola arrazoia dezun,

bera barrezka joan da eta,

nahiz ni gera kopetillun.

Zu eta ni ondo bizi gara ta

zoriontsua gaur egun.

Aitaren sena piztu zait eta

geuk bat ekarri dezagun.

 

* Hona etorri aurretik, Basteroko kafetegian, Gipuzkoako lau bertsolariei entzun diet nola ari ziren ahopeka: “Sustrai eta Julio gipuzkoarrak balira ez lukete txapelik izango”.

 

Sustrai Colina:

Gipuzkoarrek daukate

maila ta nibela,

ta kopetaren pare

daukate gibela.

Egun osoan daude

“txapela, txapela”,

ta guri azten zaigu

txapeldun garela.

 

Julio Soto:

Pinotxori handitu

zitzaion sudurra.

Ni gipuzkoarra banitz

nolako glamurra!

Enukeela joko

txapelaz gailurra.

Ba, ez dit afektatu,

ez baita gezurra.

 

Sustrai Colina

Txapel batek nahiz eztun

askorik balio.

Dena delako hautsa

dena goroldio.

Gero dena da kolpe

ta dena olio.

Inbidia sanoa

dela zeinek dio?

 

Julio Soto:

Bertsolariak beti

Txapela, txapela.

Azkenean bihurtzen da

pizti txepela.

Bainan nik esango dut

behin jantzi dutela.

Txapela trapu beltz bat

Besterik ez dela.

 

Sustrai Colina:

Txapela trapu beltz bat

dela ongi dakit.

Gipuzkoan ikur bat

ez al da haatik?

Txapela ezin kendua

bi begietatik.

Ez al dator frustrazio

sexualetatik?

 

Julio Soto:

Utzi nauzu pixka bat

Lotsagorrikoa.

Baino hauek hain estu

dute gerrikoa.

Gure maila ez baita

hauen neurrikoa.

Guk naio dugu jantzi

Euskal Herrikoa.

 

Sustrai Colina:

Nik Euskal Herrikoa

keba, keba, keba!

Berriro jasan behar

inbidia bera.

Hilan zortzian goazen

Baiona aldera

txapela entregatzera

armekin batera.

 

Julio Soto:

Armak entregatzera

ados joango gara.

Bainan arratsaldean

Anaitasunera

joan behar dudanez

bertsoen oltzara,

nik bala bat gordeko

dut bada ezpada.

 

 

* Puntu-erantzunak.

Oihana Iguaran:

 

Ion Beloki:

Zer moduz doa bertso

herri artekoa?

 

Ba momentuz nibela

degu perfektoa.

Ta non dago taldea

herri honetakoa?

desagertu da ta

hor dago gakoa.

 

Ion Beloki:

Esplika zazu nondik

datorren “Am…. ona”

 

Badala esanda

zerbait Villabona.

Ni amasarra naiz ta

nahiz badegun sona,

konpartitze asmotan

heldu gera hona.

 

Jon Beloki:

Zaleen kinieletan

bazaudete baina…

 

Oihana Iguaran:

Igual egingo degu

Andoainek adina.

Nahiz orain arte hartu

dizuegun gaina,

dibertsioan goitik

dezute tamaina.

 

 

Aitor, Alaia, Unai eta Oihana. Zuek lau haur saharauiar zarete. Uda pasatzera Andoaingo familiar batengana etorri zarete. Iritxi bezain pronto, hauxe esan dizute: “esperientzia berri bat bizi izateko, gaur gauean kanping denda batean igaroko duzue”.

 

Oihana:

Gure herria imajinatuz

ez dira urrun iritxi.

Ze pentsatzen ote duten hauek,

ez gea ilargian bizi.

 

Unai:

A ze sorpresa eman diguten

eta guk gaur zenbat pike.

Orain susmatzen hasia nago

gutaz asko ez dakite.

 

Alaia:

Aberats omen zirela bana

baju daukate katxea.

Proposatu behar genieke

Hondartzan akanpatzea

 

Aitor;

Hara eraman kanpin denda bat

eta montatu denentzat.

Exotikoa litzake bana

exotikoa zeinentzat?

 

Oihana:

Kanpina beti izan dugu beti guk,

haima deitzen diogu guk

Gurasoek ez zekiten eta

nik neronek montatu dut.

 

Unai:

Lehen munduan ikusten ditut

nik sarri motza xamarra.

Eta beraiek dute gugandik

dexente ikasi beharra.

 

Alaia:

Ironikoa dudarik gabe

hemengotarren sistema,

jaimak montatzen dituzte eta

aitak Jaime du izena.

 

Aitor:

Nola hitz egin, nola tratatu

ta begiratzen diguten.

Hauek etzuten gure beharrik,

hauek loro bat nahi zuten

 

Oihana:

Ez dira oso urrun iristen

guraso hauen eskolak,

nahi ditugu ta nun ote dauden

pizina eta ur pistolak?

 

Unai:

Hauek holakorik ez daukate

eta guretzat kaltea.

Zergatik ez zaie okurritu

Waldisneyra joatea?

 

Alaia:

“Hori asko da!” oihuka zagun

gaur geala oso egarri.

Ta tea ekartzen dutenean

harritu arpegia jarri.

 

Aitor:

Ze xelebrea suertatuko den

honuntzako etorrera.

Hurrena guk egin behar diegu

Saharan harrera.

 

Oihana:

Zabaltzen doa guraso hauen

ezjakintasun birusa.

Flipatu egingo dute bano

ez zait gustatzen kuskusa.

 

Unai:

Saharan harrera diozu ta

hortan ez dizut utziko.

Hauek ondogi bizi dira ta

ziur ez dira etorriko.

 

Alaia:

Nahiz ta nahigabe egin diguten

hangokoaren propaganda.

Eguraldia aldatzea behintzat

detailetxo bat izan da.

 

Aitor:

Normalenaren itxura hartu

diot seme txiki bati.

Hankarik sartzen ez dun bakarra

oraindik hizketan ez daki.

 

Gure Esku Dagok Andoainen azarorako iragarri du galdeketa. Unaik, zure herrian Lasarten, maiatzaren 7an egingo da eta zer espero duzu? Eta Oihana, zein da zure sentipena, martxoaren 19an Villabonan egin eta gero?

Unai Muñoa:

Hamarkadatan aritu gara

ametsak egiten hemen.

Al izan dugun leku danetan

erakusteko nor garen.

Baina halare azken aldian,

ez dakit gutxitxo ez al den

katalanak ja abitu dira (bis)

ta gu ez dakit non gauden.

 

Oihana Iguaran:

Inpazientegi ikusten zaitut

ai, Unai adiskidea.

Zure ametsa zan ta gauzatu

daiteke eskubidea.

Plater batean jar dezakezu

behingoz herri bat librea.

Katalanena ez degu eta (bis)

guk behar degun bidea.

 

Unai Muñoa:

Bizitu degu errepresioa

ta kartzelako itzala.

Urte luzetan sufritu degu

hemen gutxiek bezala.

Inpazientea naizela dio

eta ez dela normala.

Nabaritzen da nere aldean (bis)

gazteagoa zerala.

 

Oihana Iguaran:

Esperientziak zu nekatzeak

nahiz badun bere zentzua.

Nahiz galdeketa ez genun izan

nahi izan bezain jendetsua.

Erantzun batek gaindi al deza

galdera baren mezua,

emaitza baino askoz hobea (bis)

izan bada prozesua?

 

Unai Muñoa:

Prozesu batek ez du balio

Jotzen badu luzeago

Eta ni behintzat urte luzetan

emaitzaren zai bainago

etsi samarra senti naiteke

eta aitortu dut lehenago.

Baina lanean segi behar da (bis)

Beste biderik ez dago.

 

Oihana Iguaran:

Aiton-amonek gerra garaitik

pasatu dute serio,

eta isilik lana eginez

hamarkada bat medio.

Sentitu zuen poz guzti horri

neurria jarri balio,

gure amonak ez du sinesten (bis)

etzula ezer balio.

 

* Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina: Hernaniko sagardotegi bateko langileak zarete. Larunbata da eta sagardotegia itxi berri duzue. Kontuan ateratzen hasi, eta galerak: hamabi serbileta, zazpi labana eta hiru intxaur hausteko falta, eta beste hogei edalontzi hautsiak.

 

Sustrai Colina:

Hautsi dira hamar baso

ta bi plater pare,

hautsi hiru lau planta,

eta bost landare.

hiru intxaur omen daude

soilik hautsi gabe.

pozik egon gintezke:

gu osorik gaude (bis).

 

Aitor Mendiluze:

Edozer ez dezake

baimendu giroak.

Bromak laster bihurtzen

baitira tiroak.

Emaitzak bistan daude

ta negatiboak.

Kantatu gabe kalte

Psikologikoak (bis).

 

Sustrai Colina:

Negozioak nahiz ta

izan balekoak,

laister jantzi beharko

dira txalekoak,

klienteak baitira

taju gabekoak.

Txarrenak bizkaitar ta

Iparraldekoak.

 

Aitor Mendiluze:

Hernaniarrek ere

ia martxa bera.

Dena da adar jotze

hauste ta galdera.

Ta horra nagusia

aberasten bera.

Gu lubakietako

soldaduak gera (bis).

 

Sustrai Colina:

Pentsa nik ebakiak

daduzkat larruan.

Gure lanak jartzen nau

Sarri amorruan.

Aitor, fijatu zaitez

atzeko orruan.

Bat lo geratu zaigu

Kupela barruan (bis).

 

Aitor Mendiluze:

Ta orain nola atera,

joe, ez da plana.

Ateratzeko a ze

bolumen daukana.

Halere kasua da

Raroa bakana.

Jende asko kupela

barruan darama (bis).

 

Sustrai Colina:

Jende askok edaten du

lau kupel sagardo.

Gero hor ibiltzen da

ese ta ziraldo.

Ingurua txikituz

ezin da gehiago,

hau konpontzea ere

gure esku dago (bis).

 

Aitor Mendiluze:

Bakarka ezingo da,

beharko da laguntza.

Gure kejari eman

behar zaio funtsa.

Edo ez sinatu berriz

kontratu txar hutsa,

edo eskatu dezagun

arriskuko plusa (bis).

 

 

 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!