Gogora memoria, elkarbizitza eta giza eskubideen institutua Euskadiko memoria demokratikoa jaso eta transmititzeko egitekoarekin jaio da, Eusko Jaurlaritzaren baitan. Bere eginkizun nagusia “memoria kritikoa gorde eta transmititzea da, helburu pedagogiko eta dibulgatzaileekin”. Egitasmoen artean Memoriaren Plaza dute. Hiriburuetan aurkezteaz gain, Tolosan edota Arrasaten egon dira. Erakusketa gunea da, indarkeria mota ezberdinen berri ematen dena. Tailerrak ere antolatzen dituzte ere, ikasleei begira. Eta, azkenik, ekitaldiak eskaintzen dituzte bertan.
MEMORIAREN PLAZA
Okendo plaza, Lasarte-Oria
- Apirilak 3, astelehena. 18:00. Erakusketaren irekiera ekitaldia.
- Apirilak 4, asteartea. 19:00. Mahai-ingurua ETAko eta GALeko biktimekin: Josu Elespe, Feli Goikoetxea eta Manoli Urritegi.
- Apirilak 6, ostirala. 19:00. Alkateen mahai-ingurua: Lasaterko Jesus Maria Zaballos, Hernaniko Luis Intxauspe eta Urnietako Mikel Pagola.