Dantzari Eguna, kaletik aterpera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 2a, 02:00

Eguraldi txarraren ondorioz, gaur, apirilak 2, burutuko den Oinkari dantza taldearen I. Dantzari Egunean hainbat aldaketa izango da. 11:30etako kalejira eta 13:00etako Malkar plazako emanaldiaren ordez, 13:00etan Olaederra kiroldegian eskainiko dute dantzariek emanaldia. Gainerako egitarauari berdin eutsiko zaio. 14:30etan bazkaria Bearzana pilotalekuan eta 17:00etan Errebal taldearekin erromeria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!