Hamaiketakoa egin ostean hasi dira kantuan Usarrabi abesbatzako kideak. Euria atertu bitartean, Aiztondo Elkartean abestu dituzte euskal kanta zaharrak. Plazan ere abestu dituzte beste hainbat abesti. Ondoren, Santamañako Elkartera joan dira 50 lagun inguru Maria Luisa Otegik prestatutako bazkaria dastatzera: txanpiñoi-nahaskia eta haragia saltxan.