Apirilaren 4an iritsiko da 20. Korrika eskualdera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuta, 20. Korrika lurraldez lurralde eta herriz herri ttipi ttapa korrika hasia da. Apirilaren 4an iritsiko da Beterri-Aiztondo eskualdera, goizeko 09:13 inguruan. Arratsaldean Aiztondoko haur eta gaztetxoen Korrika txikia izango da.

Aiztondo bailarako lekuko-eramaileak eta kokalekuak:

AMASA-VILLABONA

09:13   Uxo Toki elkartea: Larre baserriaren azpialdeko gasolindegi atzean.

            Amasako gazteak: Garmendi Txikiko bidegurutzearen ondoren.

            Asteasuko Udala eta Asteasuko Pello Errota ikastetxea: Igerategi ondoan.

            Behar Zana elkartea: Amasako bidegurutzean.

09:20   Zubimusu ikastola: elizaren ondoan.

            Oria merkatarien elkartea: Errebote plazan.

            Irrintzi elkartea: Irrintzi parean.

            Amasa-Villabonako Udala: Irualdetan.

            Iratzar elkartea: Kaleberria 1 parean, Txermingo bidegurutzean.

            Onddo Gazte Asanblada: Arnasa tabernaren parean.

09:26   Fleming ikastetxea: Eroski parean.

            Erniobea institutua: Rural Kutxa.

            EH Bildu: Gaztelekuan.

            Santiago egoitza: Kiroldegi pareko zubiaren erdian.

ZIZURKIL

09:33 Kiroldegi pareko zubian hartuko dute lekukoa zizurkildarrek. Taldeak astelehenean bertan zehaztuko.

ADUNA

09:46   Adunako Udala: Ermita baino goragoko zebra-bidean.

            Adunako eskola eta Basopeta guraso elkartea: Hilerria igaro ondoren.

            Txulobi elkartea: Bidegurutzetik autobus geltokira.

09:52   Adunko Korrika batzordea: Autobus geltokia.

            Ezker abertzalea: Asviñenea ingurua.

            Larraulgo eskola: Aurreragoko zebra-bidea

ANDOAIN

Andoainen barrena jarraituko du Korrikak bere bidea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!