NEKANE TXAPARTEGI LIBRE ORAIN!!
1.- Nekaneren auzia 1999. urtean hasi zen, 18 urte dagoeneko, 1999ko martxoaren 9an Guardia Zibilak atxilotu ondoren bortizki torturatua izan zen.
2.- 2016ko apirilaren 6an Zurich-en atxilotu zuen Suitzako polizia federalak espainiar poliziaren laguntzaz. Suitzan urteak zaramatzan bizitza arrunta egiten bere alabarekin, atxiloketa hau Espainiar estatuak eskatutako estradizio eskaera baten ondorioz etorri zen.
3.- Pasa den martxoaren 23an Suitzar Justizia Federalak Espainiaren Extradizio eskaera onartzea erabaki du, Nekane Torturatua izan dela ez omen delako frogatu, alferrik izan dira abokatuen lanak eta aurkeztutako dokumentu guztiak. Nekanek urtebete oso bat pasa du lehen erabakiaren zain. Alabarengandik banatua, espetxeko baldintza txar eta oso gogorretan, horrek guztiak egunerokoan sortzen duen sufrimendu eta ezinegonarekin.
Ez dituzte kontuan eduki aurkeztutako proba guztiak, besteren artean hurrengoak aipagarrienak:
- Pako Etxeberriaren taldearen txostena
- Suitzako sikologeoen txostenen sinesgarritasuna
- Istambuleko Protokoloa
- Amnistia Internacionalen salaketa
- Organización Mundial Contra la Torturaren aitortza
4.- Extradizio kasuari dagokionez orain bere abokatuek hilabete izango dute helegitea aurkezteko eta berriro bigarren erabakiaren zain geldituko da Nekane, berriro erabaki hori noiz irtsiko den jakin gabe eta kartzelako egoera gogorra jasaten. Asilo politikoaren erantzuna falta da oraindik, baina abokatuen ustetan ildo beretik etor daiteke erabakia epe motzean. Uste dugu abokatuek posible den guztia egin dutela Nekaneren torturak frogatzeko eta lehen aipatu bezela aurkeztutako probak eta dokumentuak ezin argigarriakoak dira, proba hauek ez badute balio nola frogatu daiteke tortura kasu bat??? Ematen duenez bai Espainian eta bai Suitzan Poliziaren hitzak bakarrik balio du. Injustiziak alde guztietan.
5.- Nekaneren gaur egungo egoerak gatazka politikoaren konponbideari beste eraso zuzen bat egiten dio. Espainiako Gobernuak beste behin oso argi utzi du zein den bere alternatiba bakarra herri honentzat; askatasuna eta demokrazia oinarri dituen egitasmoa gelditu nahi ditu eta horretarako, espetxea eta errepresioa da bere alternatiba.
6.- Datorren apirilaren 6an urtebete beteko da Nekane Suitzan atxilotu zutela eta Suitzar gobernuak hartutako erabakia eta Nekane beraren egoera salatzeko bai Euskal Herrian, Suitzan eta Alemanian hainbat mobilizazio antolatu dira, beraietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
Euskal Herrian:
Bilbon: Goizeko 12:00etan Suitzako Kontsulatu aurrean kontzentrazioa.
Asteasun: Arratsaldeko 19.30etan Nekane Libre Plataformak deituta manifestazioa egingo da.
**Aurrez arratsaldeko19:00etan Pleno Berezia egingo da Nekaneren babes mozioa tratatzeko.
Suitzan:
Zürich: Free Nekane Demo, 19 Uhr, Piazza Cella (Facebook) (Flyer)
Luzern: Free Nekane Kundgebung: 18h, Jesuitenplatz (Facebook)
Bern: Free Nekane Demo: 19h, Bahnhofplatz (Facebook)
Basel: Free Nekane Demo: 19h, Claraplatz (Facebook)
Genf: Manif Free Nekane: 18h, Place Neuve (Facebook)
Alemanian:
Berlin: in Planung…