Oporretan euskaraz ekimenerako begiraleen deialdia zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Bost-sei begirale kontratatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 21era lan egiteko. Izena emateko epea apirilaren 28a da. Deialdian parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da:

  • Zizurkilen erroldatua egotea.
  • 18 urteak beteak izatea edo 2016 urtean betetzea.
  • Euskara ondo menderatzea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika GAINDITZEA.

Hautatze prozesuak 2 fase izango ditu: titulazio eta esperientzia atala eta elkarrizketa-talde dinamika. Zuzeneko hartu emanak duen garrantzia azpimarratu nahian 1go faseari %40ko balioa emango zaio eta  2. faseari %60a.

  • 1go fasean titulazio eta lan esperientziaren balorazioa egingo da (denbora libreko begirale edo zuzendari titulua, heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografikoak, e.a., esperientzia antzeko lanetan eta langabetu edo ikaslea izatea).
  •  2. fasean elkarrizketak-talde dinamikak egingo dira. 45 minutuko iraupena izango dute eta baloratuko direnak hurrengo atalak izango dira:
    • Parte hartzea.
    • Gizarte trebetasunak.
    • Talde lanerako gaitasuna.
    • Euskara maila.
    • Diskurtsoa.

Izenak emateko epea: apirilaren 28a.

Elkarrizketa-talde dinamika: maiatzaren 5an 18:30ean Pedro Mª Otaño Ikastatetxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!