Beertoki Garagardo Azokaren aurkezpen festa, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Beertoki Garagardo Azokaren II. edizioa apirilaren 22an izango da aurten Bearzana pilotalekuan. Euskal Herriko artisau garagardoa ezagutu eta dastatzeko aukera eskainiko dute bertan. Aurretik, ordea, bihar, apirilaren 1ean, azoka aurkezteko ekimenak antolatu dituzte:

18:00 Garagardoa, gastronomia eta musika Berdura plazan.

20:30 Fumut eta Voltaire taldeak Gaztetxean.

Ondoren, Beertoki.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!