Ipuin kontaketa eta eskulan tailerra gaur arratsaldean, liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Apirilaren 2an, haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna dela eta horri lotuta, Zizurkilen ekimen berezia prestatu dute, gaurko, P.M. Otaño ikastetxeko gurasoek. 17:45ean  ipuin kontaketa eskeiniko diete, gurasoek, gerturatutako guztiei eta, jarraian, liburuzainen eskutik literaturarekin zerikusia duen eskulan tailerra egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!