Villabonan erosteak saria du, larunbatetan bereziki

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Villabonako Oria merkatari elkartea, larunbat goizetan herria dinamizatzen hastera doa. Apiriletik ekainera, larunbat goizetako erosketak bereziki sarituko dituzte; hilabetero, hainbat ekimen ezberdin uztartuz: bazkari-afarien eta bestalako zozketak, ekintza gastronomikoak, opariak,… Deialdia:

 

 

"Apirila, lehen hilabetea, sorpresaz beterik datorkigu; Beertoki garagardo azokarekin kolaborazioak, antzerkirako sarreren zozketak edo sagardotegirako gonbidapenak zozkatuko ditugu. Zehazki, larunbat honetan, apirilak 1, arratsaldean, Beertoki Garagardo Azoka 2017aren inaugurazio ekitaldia denez, bertako pintxoetarako txartelak banatuko ditugu erosketen artean. Aukera galduko al duzu?", mezua luzatu dute Oria merkatari elkarteko kideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!