Peto-potea jendetsua Korrika girotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Korrika girotzeko kale-jira jendetsua ospatu zuten atzo Andoaingo euskaltzaleek herriko kaleetan barrena.

[Argazkiak]

 

Goikoplazan hasi eta Zumea plazan amaitu zen kale-jira, eta bidean petoak banatu zitzaizkien asteartean lekukoa eramango duten herriko pertsona eta elkarte ezberdinei. Zumea Plazan peto eramaile guztiak argazki baterako elkartu ostean, erromeri alaia ospatu zen Malkogarriak taldearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!