Koadrilen eguna, aurten asteartearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Apirilaren 28an emango diete aurten hasiera Santa Krutz jaiei. Txikiek arratsaldean eta helduek iluntzean, pregoi bikoitzarekin hasiko dira Andoaingo jai ezagunak. Denera sei jaiegun izango dira, apirilaren 28an hasi eta maiatzaren 3ra arte.

Jai batzordea egun hauetan egitarau osoa lotzen ari da, nahiz eta ekitaldi asko noiz izango diren aurreikus daitekeen. Peña Santa Krutz elkartearen danborrada, esaterako, apirilaren 29an izango da jaietako larunbatarekin bat eginez. Hilaren 30ean, berriz, Amnistiaren Aldeko Batzordearen txanda iritsiko da. Maiatzaren 1ean kros herrikoia klasikoa izan ohi da. Maiatzaren 2a asteartea da, lan eguna izatez. Jai batzordeak Koadrilen eguna ospatzeko egun hori aukeratu du. Maiatzaren 3a Santa Krutz eguna da, tradizioz beteriko eguna.

Kartel lehiaketa
Jaiak iragartzeko lehiaketa martxan da. Aurtengo oinarriak:
1. Teknika librea da.
2. Tamaina Din A-4 edo A-5.
3. “Sata Krutz Jaiak 17” esaldia nahitaez agertu behar da.
4. Lanak aurkezteko epea:
Apirilak 4, asteartea. 13:30. Egilearen datuak, sobre itxian.
5. Lanak aurketzeko tokia:
Ernaitza. Zumea kalea, 9.
20140. Andoain. 
6. Bi sari: 150 eta 100 eurokoak. Egile eskubideak jai batzordearen esku geratuko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!