Alonso eta Iturria txirrindulariak profesional mailako tropelean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 31a, 02:00

Euskadi Fundazioko eta Murias taldeko urnietarrak Indurain sarian eta Errioxako itzulian lehiatuko dira asteburu honetan. Andoaingo Txirindulari Eskolatik igarotakoak dira biak.

Kirol mailan asteburu honetan gertatuko dena Urnietaren tamainako herriarentzat oso albiste deigarria eta pozgarria da. Profesional mailako txirrindulariak aspaldiko gutxienak dira kopuruan eta taldeak ere estatu mailan gutxi dira. Asteburu honetan, ordea, profesional mailako Indurain sarian eta Errioxako itzulian Mikel Alonso eta Mikel Iturria tropel berean lehiatuko dira. Alonsok 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin parte hartuko du proba horietan, gonbidatu gisa. Iturriak Murias taldearekin parte hartuko du, Classic Loiren bikain aritu eta gero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!