Antzezlana eta mendi irteera Korrika batzordearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 30a, 02:00

Asteburuan zehar, hainbat ekintza antolatu du Amasa-Villabonako Korrika batzordeak, Korrika nagusia apirilaren 4an herrira iritsi aurretik, herri-giroa sor dadin. Larunbatean aurrentzako 'futbolariak eta printzesak' antzezlana eskainiko da Gurea antzokian. Igandean, Loatzora mendi ibilaldia antolatu dute:
 

  • Apirilak 1, larunbata: 'Futbolariak eta printzesak' parekidetasunean eta berdintasunean hazteko eta hezteko antzezlana. 17:00etan Gurea antzokian. Doan.
  • Apirilak 2, igandea: Mendi irteera Loatzora, 09:00etan Olaederra kiroldegiaren aurretik. 11:00tan salda beroa, pintxoak, musika eta parte hartzaileen argazkia tontorrean. Eguraldi txarra eginez gero, ibilaldi laburragoa egingo da eta 11:00tan salda, pintxoak, musika eta argazkia Amasako pilotalekuan.
  • Apirilak 4, asteartea: Korrika Nagusiaren etorrera 09:13-09:26 artean Otsabiko zubitik barrena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!